miércoles, 9 de marzo de 2011

badator korrika


 1. Zer da Korrika?
Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. 

2. Zeintzuk dira korrikaren bi elburuak?

Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

3. Noiz izan zen lehenengo korrika?

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 16 Korrika eta 30 urte igaro dira.

4. Zenbagarren korrika izango da aurtengoa?

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

5. Nondik nora zaharkatuko du aurtengo korrika eta zein egunetan?

2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.

6.  Zein egunetan iritziko da Gasteizera?

2011ko apirilaren 14an(ostirala) haiegatzen dira Gasteizera, 18.00-etan

7. Nork antolatzen du korrika?

AEK-k, euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundeak. Hori lortzeko helduen helduen euskalduntze eta alfabetatze alorrak jorratzen ditu: euskara eskolak, ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultur ekitaldien antolakuntza, euskara erabiltzeko mintzalagun programak, lantegi eta erakundeen normalizazio planen diseinu eta gauzapena, eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak.
Gaur egun, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. Horretarako, 500 irakasle baino gehiago ditu euskara eskolak ematen 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiagotan banatuta; eta horrez gain, normalizazio planak bideratzen laguntzeko zerbitzua, erabilera bultzatzeko programak, itzulpen zerbitzua eta AIZU! aldizkaria, besteak beste.

8. EUSKALAKARIA hitza zer esan nahi du?
Bideoaren hasieran “kortinilla” jarri behar da.
9. Nola parte har dezakegu korrikan?

  • Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika batzordean parte hartuz.


  • Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan agertuz.


  • Korrikaren web-gunea bisitatuz (www.korrika.org) eta Korrikaren aldeko sare sozialetan parte hartuz.









  • No hay comentarios:

    Publicar un comentario